Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Roberts, Kenny

Estatubatuar moto gidaria (Modesto, Kalifornia, 1951). Motoziklismoko munduko txapelduna izan zen hiru aldiz hurrenez hurren (1978, 1979 eta 1980. urteetan), 500 zentimetro kuboko mailan. Hasiera-hasieratik gidatzeko oso modu berezia erakutsi zuen Robertsek lasterketetan; bihurguneetan motorretik ia erabat ateratzen zen, belaunak lurra ukitzeraino okerturik. Robertsen ezaugarria zen, orobat, lasterketa irabazten zuenean zirkuitu osoari motorra gurpil baten gainean jarrita bira ematea. Bere karreran zehar 31 sari nagusi irabazi zituen, 500 cc-ko mailan gehienak (22 sari); 2 irabazi zituen 250 cc-ko mailan eta 7, berriz, 750 cc-koan.