Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Roberts, Elizabeth Madox

Estatu Batuetako idazlea (Springfield-etik hurbil, Kentucky, 1886 - Simpson, 1941). Kentucky-ko giroa agertu zuen bere kontakizun liburuetan eta poesietan. Obra nagusiak: The Time of Man (1926, Gizonaren denbora), The Great Meadow (1930, Zelai zabala), The Haunted Mirror (1932, Ispilu sorgindua) eta Not By Strange Gods (1941, Ez atzerriko jainkoei). Harenak dira, halaber, Under the Tree (1922, Zuhaizpean) eta Song in the Meadow (1940, Kantua zelaian) poesia bildumak.