Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Roberts, Frederick Sleigh

Ingeles mariskala (Cawnpore, India, 1832 - Saint-Omer, Frantzia, 1914). Sandhurst-eko eskolan egin zituen ikasketa militarrak, eta arrakasta izan zuen 1857ko zipaioen matxinadaren aurka. Abisiniako kanpainan parte hartu zuen 1868an eta Indiara itzuli zen gero Afganistan eta Indiako estatuen arteko muga zaintzera. Kabulen ingeles misiolariak hil zituztenez Afganistanen barneratu zen eta, Kabul-ez gainera, Qandahar hiriaz ere jabetu zen (1880). Indiako gudarosteko komandante egin zuten 1886an, eta mariskal 1895ean. 1899an ingeles osteen buru izan zen boer-en aurkako gerran. Londresa itzuli eta Ingalaterrako gudarosteko jeneral egin zuten.