Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Richardson, Dorothy Miller

Eleberrigile britainiarra (Abingdon, Berkshire, 1873 - Beckehnham, Kent, 1957). Maistra eta idazkari gisa lan egin zuen. Obra nagusia Pilgrimage (Erromesaldia) izenburu orokorrarekin argitaratu zuen: 13 eleberri, 4 liburukitan bilduak. Ingeles emakume gazte baten sentimenduak, pentsamenduak eta gorabeherak kontatzen dira liburu horietan. Obra historikoak ere idatzi zituen, hala nola The Quakers: Past and Present (1914, Kuakeroak: iragana eta oraina). Eleberri modernoaren historian barne elkarrizketa lehen aldiz erabili zuen idazlea da, J. Joyce-ren eta V. Woolf-en aurretik.