Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Richardson, Lewis Fry

Ingeles fisikaria (Newcastle, Ingalaterra, 1881 - Kilmun, Eskozia, 1953). Matematika teknikak erabili zituen, lehenbizikoz munduan, eguraldia aldez aurretik iragartzeko. Matematika eta fisika aurkikuntzak meteorologiarako erabili zituen. Weather Prediction by Numerical Process obra (Eguraldiaren aurre-zeahaztapena zenbaki prozesuen bidez) argitaratu zuen 1922an. Metereologia modernoaren aitzindaria izan zen.