Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Richard, Little

(Jaiotza izenaz, Richard Penniman). Estatu Batuetako rock kantaria, gitarrista eta pianista (Macon, Georgia, 1935). Chuck Berryrekin batera, rock and rollaren aitzindaria izan zen. 1951. urtean hasi zen diskoak grabatzen, baina 1956. urtea arte ez zuen arrakastarik lortu. Tutti frutti, Good Golly miss Molly, eta Lucille izan ziren garai hartako abesti famatuak. 1957. urtean musika utzi zuen apaiz protestante bihurtzeko. 1964-1975. urteetan musikari heldu zion berriz ere, arrakastarik gabe oraingoan. Richard-ek sortu zuen rock mota bizia zen, gospelean eta boogie-woogie-an oinarrituta.