Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Richards, Theodore William

Estatu Batuetako kimikaria (Germantown, Pennsylvania, 1868 - Cambridge, Massachussetts, 1928). Hirurogei bat gai bakunen atomo masa zehaztu zuen eta mea erradioaktiboetatik ateratako berun laginek eta berun arruntak masa desberdina dutela frogatu zuen. Kalorimetro adiabatikoa asmatu zuen 1905ean eta lan baliotsuak egin zituen termodinamikaz. Kimikako Nobel saria eman zioten 1914an.