Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Remo

Mit. Erromako mitologian, Romuloren anaia bikia eta, tradizioaren arabera, hura bezala otso eme batek elikatua. Aventino-n jarri zen bizitzen; anaia bikiak, berriz, Palatinon hartu zuen bizilekua. Remok ordea, anaiak goldeaz jorratutako ildoa, bien arteko lurraldea banatzen zuen lerro sinbolikoa alegia, gainditu zuen eta anaiak hil zuen.