Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rementeria, Juan Ramon

("Remen"). Bizkaitar zesta aurrelaria (Bermeo, 1955). Gernikan hasi zen 1971. urtean maila profesionalean. 1998. urtean erretiratu zen pilota profesionalari 27 urte eskaini eta gero. Lortu dituen emaitza aipagarrienen artean nabarmentzen direnak hauek dira: munduko txapelketa 1991 eta 1992. urtean; Frantziako munduko txapelketa 1976. urtean; buruz buruzko txapelketa hiru ediziotan. Estatu Batuetako hainbat frontoitako kinieletan jokalaririk hoberena izan zen hainbat urtetan. Kinielen irabazle nagusia Miamin, Fort-Piercen eta Hardforden izan zen.