Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Remington, Philo

Estatu Batuetako industrialaria (Lichtfield, New York, 1816 - Silver Springs, Florida, 1889). Pistolak, nekazaritza makineria eta josteko makinak ekoiztu zituen, eta bere izena duen fusila asmatu zuen, Estatu Batuetako gudarosteak 1847an bere egin zuena. 1871. urteko fusil eredua, berriz, Espainiako armadak erabili zuen 1893 arte. Sholes eta Glidden etxeko idatz makina ustiatzeko eskubideak erosi zituen 1873. urtean, eta hobekuntzak egin ondoren sailean ekoiztu zuen 1876. urtetik aurrera.