Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Remacha, Fernando

Nafar musikagilea (Tutera, 1898 - Iruñea, 1984). Madrilen egin zituen ikasketak Conrado del Camporekin. 1923. urtean San Fernando Arte Ederretako Akademiako Erroma saria irabazi zuen. Ondoren, Italiara joan zen eta Gian Francesco Malipierorekin ikasi zuen. 1928. urtean Madrila itzuli zen; Zortzien Talde-an sartu zen eta 27ko belaunaldiko musikagile nagusi bihurtu zen. 1932. urtean Musika Sari Nazionala irabazi zuen. Espainiar zinema musikaren aitzindarietako bat izan zen. 1957. urtean Iruñeko kontserbatorioko zuzendari izendatu zuten. 1980. urtean Musika Sari Nazionala irabazi zuen berriro. Remacharen lan aipagarriak dira, besteak beste: Kuartetoa (1925), pianorako; San Fermin bezperak (1951), oratorioa; Gitarra eta orkestrarako kontzertua (1955); Lizarrako rapsodia (1960), pianorako eta orkestrarako; Jesu Kristo gurutzean (1964), kantata.