Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Reina Castrillo, Juana

(Juanita Reina deitua). Espainiar antzezle eta kantaria (Sevilla, 1925 - 1999). Haurra zelarik hasi zen kantatzen. Aita arte enpresaburua eta eragilea zuen. Folk talde bat eratu zuen Enrique “El Cojo”-rekin batera eta arrakasta handiko kantuak kantatu zituen: "Los cinco faroles", "Madrina", "Sin embargo, te quiero", "Francisco Alegre", "Señorío", "Yo soy esa", "Lola la Piconera", "Capote de grana y oro"… Ospe handia lortu zuen Quintero, León eta Quiroga maisuen koplak kantatuz. Baita Naranjo maisuaren kantuekin ere: "La niña blanca", "Los churumbeles". Kantari gisa ez ezik, antzezle gisa ere nabarmendu zen. Florián Reyk Blanca Paloma (1942) filmean eskaini zion protagonista paperak zinemarako ateak zabaldu zizkion: Canelita en rama (1943); Macarena (1944); Serenata española (1947); Lola se va a los puertos (1947); Vendaval (1949); Lola la Piconera (1951); Gloria Mairena (1952); Sucedió en Sevilla (1954). Denboraldi batez antzerki lanetan aritu ondoren, 1958an zinemara itzuli zen berriro, La novia de Juan Lucero filmeko protagonista papera egitera, Juan de Orduña eta Luis Lucíaren zuzendaritzapean.