Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Regnault, Henri Victor

Frantses kimikaria eta fisikaria (Aix-la-Chapelle, 1810 - Paris, 1878). Gay-Lussac frantses fisikari eta kimikariaren lekua hartu zuen Parisko politeknikoko kimika sailean eta Frantziako Collège-ko katedradun egin zuten 1841ean. Jariakarien estatikari buruzko ikerketak egiteaz gainera, uraren lurrunaren neurketak, gasen bero-ahalmen espezifikoarenak eta hotsaren hedatze-lastertasunari buruzkoak egin zituen. Kimikaren alorrean, ordea, alkaloideez egin zituen ikerlanak dira aipagarri eta etilenoaren ordezko deribatu kloratuak prestatu zituen.