Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Regnault de Saint-Jean-d’Angély

Frantses politikaria (Saint-Fargeau, Puisaye, 1761 - Paris, 1819). Estatu Orokorretako diputatu hautatu zuten 1789an. Mirabeau-ren aurka agertu zen, eta Luis XVI.ak alde egin ondoren hartu behar izan ziren neurrien arduradun nagusia izan zen (1791). Napoleonen adiskide izan zen, eta hark konde izendatu zuen 1808an. Besteak beste, Estatuko ministro izan zen Ehun Egunetan, eta abdikatzeko aholkua eman zion enperadoreari.