Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Regiomontanus, Johann Müller

Alemaniar matematikaria eta astronomoa (Königsberg-etik hurbil, 1436 - Erroma, 1476). Leipzigeko eta Vienako unibertsitateetan egin zituen ikasketak. 1471. urtean burges aberats batek berekin eraman zuen eta Nurenbergen behatoki bat eraiki zion Regiomontanusi, inprenta bat eta tresneria sortzeko lantegiaz gainera. 1472. urteko kometa ikertu zuen eta horri buruzko azterlan bat idatzi zuen ondoren. Erromara dei egin zion Sixto VI.a Aita Santuak egutegi berria presta zezan eta Regensburg-eko apezpiku izendatu zuen 1475. urtean, baina hurrengoan hil zen izurriak jota. Trigonometriari buruzko lan bat (De triangulis omnimodis) idatzi zuen eta sinuaren kontzeptua erabili zuen lehen aldiz.