Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Regnard, Jean-François

Frantses idazlea eta dramagilea (Paris, 1655 - Grillon-go gaztelua, Dourdan, 1709). Bidaia asko egin zituen gaztetandik eta haietako bidaia batean aljeriar piratek bahitu zuten eta zenbait hilabetez eduki zuten preso. Aske geratu zenean Frantziara itzuli zen eta antzerkirako idatzi zuen. Obra nagusiak: Le Joueur (1696, Jokalaria), Le Légataire universel (1708, Oinordeko bakarra) eta La Sérénade (1694, Serenata).