Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Reed, Lou

Estatu Batuetako musikagile eta rock abeslaria (New York, 1942). Velvet Underground musika taldea osatu zuen 1965ean John Calerekin batera, baina taldea utzi zuen 1969an eta bakarlari gisa aurkeztu zuen 1972. urtean Lou Reed diskoa. Urte berean Dawid Bowiek ekoiztutako Transformer diskoa kaleratu zuen (Walk on the Wild Side). Musikagile oparoa da, eta disko ugari plazaratu ditu harrez gero: Berlin (1973), Rock’n Roll Animal (1975), Street Hassle (1978), Take No Prisoners (1978), The Bells (1979), Growing Up In Public (1980), Blue Mask (1982), Legendary Hearts (1983) eta New Sensations (1984).