Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Recklinghausen

Alemaniako mendebaleko hiria, Ipar Renania-Westfaliako estatuan, Ruhr ibaiaren ertzean, Rhin-Herne ubidearen ondoan, Gelsenkirchen hiriaren ipar-ekialdean. 117.600 biztanle. Ikatz arro garrantzitsuan dago eta industria (metalurgia, kimika industria, ehungintza) da ekonomia jarduera nagusia. Aipagarriak dira XIII. mendeko San Pedro eliza, Engelsburg dukearen egoitza (1702) eta Erdi Aroko gotorlekuaren hondakinak.