Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rebreanu, Liviu

Errumaniar eleberrigilea, Errumaniako gaur egungo eleberrigintzaren sortzailea (Tarlisina, Transilvania, 1885 - Pitesti, 1944). Nekazari artean girotutako eleberriak idatzi zituen: Ion (1920) eta Rascola (1932, Matxinada). Lehen Mundu Gerrak Transilvanian izan zuen eragina azaldu zuen Pandurea spînzuratilor (1922, Urkabe basoa) eleberri dramatikoan.