Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Recife

Brasilgo ipar-ekialdeko hiria eta portua, Pernambucoko estatuko hiriburua, Ozeano Atlantikoaren ertzean, Capibaribe eta Beberbe ibaien bilgunean. 1.184.215 biztanle (2.348.362 biztanle ditu hirialdeak). Hiru unibertsitate. Nazioarteko aireportua. Errepide eta burdinbidegune garrantzitsua. Industria (janari industria, ehungintza, kimika industria) eta arrantza dira ekonomia jarduera nagusiak. Portua ere jarduera handikoa da, eta azukrea eta kotoia esportatzen dira handik. v Historia. Portugaldarrek sortu zuten 1535. urtean eta 1630-1654. urteetan holandarren mende egon zen. XVIII. mendean azukrearen esportazio kopuru handiari esker Brasilgo bigarren hiria eta portua izan zen. 1823. urtean Pernambucoko hiriburu bihurtu zen.