Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Recio, Bernardo

Espainian jaiotako euskal idazlea (Alaejos, Valladolid, 1714 - Erroma, 1791). 1728an Jesusen Lagundian sartu zen. Handik urte batzuetara Oñatira etorri eta euskara ikasi zuen, Larramendiren gramatikari jarraituz, aitortzeko eta hitzaldiak egiteko lain. Kardaberazen irakasle kide izan zen. Filipe V.aren hiletetarako olerki bat idatzi zuen euskaraz (1746). Colombian ibili zen misiolari, eta hango berri eman zuen Compendiosa relación de la Cristiandad en Quito (1749) izeneko liburuan. Erroman hil zen erbestean.