Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rassemblement pour la République (RPR)

Frantziako alderdi politiko eskuindarra, gaullista ere deitua, De Gaulle jeneralak 1947an sortu zuen Rassemblement du Peuple Français (RPF) mugimenduaren ondorengotzat baitute beren burua RPR alderdiko kideek. 1976an sortu zuen alderdia Jacques Chirac, Frantses politikari eta Parisko alkate eskuindarrak.