Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rainwater, Leo James

Estatu Batuetako fisikaria (Council, Idaho, 1917 - Yonkers, New York, 1986). Kaliforniako eta Columbiako unibertsitateetan fisikako ikasketak egin ondoren, irakaslea izan zen Columbiakoan. Lehen lehergailu atomikoa sortzeko Manhattan proiektuan jardun zuen (1942-1946) eta Nevis laborategiko zuzendaria izan zen 1951-1953. eta 1956-1961. urteetan (Columbiako unibertsitatea). 1975. urtean Fisikako Nobel saria lortu zuen, Aage Bohr eta Ben Mottelson fisikari daniarrekin batera, atomoaren nukleoaz egin zituen ikerlanengatik. Bestalde, atomo muoien X izpien espektroaren lehen neurketa sistematikoak berak egin zituen.