Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rais, Rays edo Retz, Gilles de

Frantses mariskala (Champtocé, Anjou, 1404 - Nantes, 1440). Karlos VII.a erregearen zerbitzuan jarri zen 1427. urtean. Joana Arc-ekoaren adiskidea izan zen eta mariskal egin zuten 1429an. 1435. urtean bere lurretara erretiratu zen aberats eta erraz xahutu zuen dirutza. Magia beltzean murgilduta zegoen, eta 150-300 haur hil izana leporatu zioten. Bretainiako dukeak epaimahai baten aurrera ekartzea lortu zuen; hiltzera kondenatu eta urkabean hil zuten.