Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rainaldi, Girolamo

Italiar arkitektoa (Erroma, 1570 - Erroma, 1655). Montalbo-n egin zituen arkitekturako ikasketak Domeniko Fontana italiar arkitektoarekin batera, eta azken horrek Sixto V.a Aita Santuarentzako eliza bat eraiki zezan agindu zion. Sixto V Aita Santuak, halaber, senatu-jauregiaren eraikuntza lanak amaitzeko eskubideak eman zizkion. Pamphili jauregia eraki zuen 1650. urtean, Erroman (Navona plaza) Inozentzio X.a Aita Santuaren aginduz. Girolamok egin zituen, halaber, Parmako bi jauregiak eta Boloniako Santa Luzia eliza.