Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Raitt, Bonnie

Estatubatuar musikaria (Burbank, Kalifornia, 1949). Gitarra jotzaile, kantari eta musikagilea. Lau Grammy sariren irabazlea. Ikasle garaian, eten bat eginda, kuakeroen talde batentzat lan egin zuen, eta klub txiki batean jo zuen. 1971n, nolabaiteko ospea zuelarik folk eta blues musikarien artean, Warner Brothers ekoizpen etxeak kontratu bat eskaini zion, eta zenbait disko grabatu zituen: Bonnie Raitt (1971); Give It Up (1972); Takin' My Time (1974); Streetlights (1974); Green Light (1982); Nick of Time (1989); eta Luck of the Draw (1991). Kuakeroen kide den aldetik, ingurunea babesteko taldetan parte hartu du eta Latinoamerikako jazarpen politikoaren biktimen alde lan egin du.