Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rainier IIIa

(Rainier-Louis-Henri-Maxence-Bertrand de Grimaldi). Monakoko printzea, Pierre printzearen eta Monakoko Charlotte printzesaren semea (Monako, 1923 - 2005). 1950. urtean eskuratu zuen Monakoko aginpidea (1946. urtean utzi zuen kargua amak) eta Grace Kelly zinema antzezlearekin ezkondu zen handik 6 urtera. Caroline, Albert eta Estéphanie dira Rainier III.aren seme-alabak.