Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rainaldi, Carlo

Italiar arkitekto barrokoa, Girolamoren semea (Erroma, 1611 - Erroma, 1691). Bernini arkitektoaren ikaslea izan zen eta aitarekin egin zuen lan hasieran. Santa Maria dei Miracoli eta Santa Maria in Montesano eliza bikiak eraiki zituen Erroman. Berniniren proiektu zabal batean oinarrituta egin zuen Santa Maria Nagusia elizako absidea.