Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pulci, Luigi

Italiar poeta (Florentzia, 1432 - Padua, 1484). Familia noble bateko semea bazen ere, ekonomia arazo larriak izan zituen. Adiskide handia zuen Mediciko Lorentzok babestu zuen. Lucrezia Tornabuonik eskatuta Morgante maggiore (Morgante handia) obra eman zuen argitara 1481ean. Harenak dira, halaber, Beca da Dicomano eta Giostra poemak.