Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pulitzer, Joseph

Estatu Batuetako kazetaria, hungariarra jatorriz (Mako, 1847 - Charleston, Hego Carolina, 1911). 1864. urtean jo zuen Estatu Batuetara eta gudaroste federalean borrokatu ondoren ospe handiko kazetari eta politikari bihurtu zen. New Yorken hedadura handieneko The World egunkaria erosi zuen 1883. urtean eta milioi bat dolar eman zizkion Columbiako unibertsitateari kazetaritza eskola bat sor zezan. Pulitzer izeneko saria sortu zuen, urtero Columbiako unibertsitateak literatura idazleak saritzen dituena. Kazetaritza sariak ere antolatu zituen.