Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pujana Arza, Juan Jose

Bizkaitar politikaria (Bilbo, 1944). Zuzenbideko eta enpresa zuzendaritzarako ikasketak egin zituen. EAJeko alderdikidea zen eta EBBko idazkaria izan zen. Euskal Legebiltzarreko lehendakari hautatu zuten 1980. urtean. EA sortu zenean, alderdi horretan sartu zen. Klasiko grekoen itzulpenak egin ditu. Musikene, Euskal Herriko Musika Ikastegi Nagusiaren fundazioko lehendakaria da gaur egun.