Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pulkeria, santa

Ekialdeko enperadorea (Konstantinopla, 399 - Konstantinopla, 453). Arkadioren alaba zaharrena. Erreginordea izan zen bere anaia Teodosio adinez nagusi izan arte (414-416). Teodosio aginpidean egon zen garaian eragin handia izan zuen berak anaiarengan; hura hil ondoren, Pulkeria Martziano jeneralarekin ezkondu zen eta Martziano enperadore izendatu zuten. Bizitza aszetikoa izan zuen eta gogor esetsi zien heretikoei.