Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

protozeratops

iz. Zool. Kretaziko bukaerako dinosauroen klaseko protozeraptosido familiako narrastia. Gehienez, 2,7 metro luze izaten zen eta 180 bat kilo pisatzen zuen. Burezur handi astunaren atzealdean luzapen zabal bat zuen, eta haren bidez eusten zien masailezurreko gihar sendoei; masailezurra moko formakoa zen, eta hortzak zituen; sudurraren erdian konkor bat zuen, eta atzeko hankak aurrekoak baino luzeagoak zituen. 1920 inguruan, protozeratopsaren arrautza eta habia batzuk aurkitu zituzten Mongolian, 70 milioi urtez baino gehiagoz hondarrean lurperatutan egon ondoren.