Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

prototerio

iz. eta izond. Zool. Izen bereko azpiklaseko ugaztunez esaten da. Obiparoak dira, sexu eta gernu bideak kloaka batean elkartzen dira; martsupio hezurrak eta mokoa dituzte. Hortzak eratzen zaizkie baina gero galdu egiten zaizkie. Hodi antzeko ugatz guruinak dituzte. Arrak ezproin bat du tartsoan, guruin pozoitsu batekin. Australian bakarrik bizi dira. Monotremoen ordena soilik hartzen du familia horrek. Prototeriorik ezagunena ornitorrinkoa da.