Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Prisziliano

Hispaniar heretikoa (Merida, Estremadura, ? - Trier, Alemania, 385). Avilako apezpiku izendatu zuten 380. urtean. Zaragozako eta Bordeleko kontzilioek kondenatu zuten 380 eta 384. urteetan hurrenez-hurren. Eliza aginpideak hilarazi zuen lehen heretikoa izan zen. Haren dotrinak, priszilianismo deituak, eragin handia izan zuen behe mailako gizartean eta emakumeengan nagusiki. Kristautasun aszetikoa predikatzen zuen.