Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pristina

Serbiako hiria eta Kosovoko lurralde autonomoko hiriburua, Skopje-ko hiriaren ipar-mendebalean. 216.040 biztanle. Unibertsitatea. Aireportua. Merkataritza eta industria (zurgintza, janari industria, ehungintza, kimika industria) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarriak dira XV. mendeko mezkita, hiritik hurbil dagoen XIV. mende hasierako Gracanica monasterioa eta arkeologia museoa. Serbiako hiriburua izan zen XIV. mendeaz geroztik, 1912an turkiarren esku geratu zen arte. Bulgariarren mende egon zen 1915-1918 urteetan.