Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

priszilianismo

iz. Erl. Prisziliano apezpikuaren dotrina heterodoxoa, 375 inguruan sortua, gnostizismoan eta manikeismoan oinarritua. Giza arima jainkozkoa dela eta gorputza berriz deabruak sortua zioen, eta arimak bekatuak zigortzeko gorputzarekin bat egiten duela; horren arabera Jainkoaren gizatasuna baztertzen da, eta hori dela eta heretikotzat hartua izan zen. 380. urtean kondenatu zuten lehen aldiz, baina priszilianismoaren jarraitzaileek aurrera jarraitu zuten 563an erabat debekatu zuten arte.