Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

prisma

iz. Bi buruetan poligono berdinak eta paraleloak, eta albo aurpegitzat paralelogramoak dituen poliedroa. Poligonoak prismaren oinarriak dira; aurpegiek elkarren artean eta oinarriekin dituzten intersekzioak, eta bi oinarrien arteko distantzia, prismaren garaiera. Prisma zuzena da oinarrien planoak eta aristak elkarzut eta aurpegiak lauki zuzenak dituena.  v  Opt. Kristal, beira edo bestelako material gardenez osaturiko gorputza; arpegiak lauak eta ertzak zorrotz eta zuzen mozturik ditu, argia aztertzeko eta islatzeko erabiltzen da. Hiruki itxura duen prisma arrunt batek argi zuria osagarri dituen koloreetan bana dezake, espektroa eratuz. Prismara iristen den argi zuria kolore zerrendetan banaturik islatzen da; kolore zerrenda bakoitza duen uhin luzeraren arabera gutxiago edo gehiago islatzen da. Hala, uhin luzera laburrena dutenak (espektroan morearen aldera dauden koloreak alegia) dira gehien islatzen direnak; uhin luzerarik luzeena dutenak, berriz (espektroaren beste ertzaren aldera, gorri kolore aldera direnak alegia), dira guztien islatzen direnak edo islatze angelu txikiena eratzen dutenak.