Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Prío Socarras, Carlos

Kubako politikaria (Bahia Honda, 1903 - Miami Beach, 1977). Kubako alderdi iraultzaileko buruzagi izan zen 1934. urteaz geroztik eta Grau San Martínen gobernuko Lehen ministro (1945-1947) eta Lan ministro (1947-1948) izan zen. 1948an Kubako lehendakaritzara heldu zen, baina ustelkeria eta gizarte arazoak bideratu ez zituelako aitzakiaz Batista diktadoreak aginpidetik kendu zuen 1952an, eta Estatu Batuetara erbesteratu behar izan zuen. Habanara itzuli zen Fidel Castrok iraultza irabazi zuenean, baina Estatu Batuetara itzuli zen berehala Castrorekin bat ez zetorrelako. 1960-1970 urteetan hainbat saio antolatu zituen Estatu Batuetatik Castroren gobernuaren kontra.