Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Prato

Italiako ipar-erdialdeko hiria, Toscanan (Florentziako herrialdea), Bisenzio ibaiaren ertzean (Arno ibaiaren adarra). 165.888 biztanle. Apezpiku egoitza. Merkataritza eta industria (mekanika, eraikuntzako gaiak, ehungintza, zurgintza) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarriak dira, besteak beste, katedral erromaniko-gotikoa (XIV. m.), Santa Maria delle Carceri Berpizkundeko eliza (XV. m.), Enperadorearen gaztelua (XIII. m.) eta Pretorio jauregia.