Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Prat de la Riba, Enric

Kataluniar politikaria eta idazlea (Castelltersol, Bartzelona, 1870 - Castelltersol, 1917). Unió Catalanista elkarte politikoaren sortzaileetarikoa izan zen (1892). Manresa-ko oinarriak idatzi zituen Kataluniako lurralderako konstituzioa bideratzeko, eta handik sortu zen Lliga Regionalista. Bartzelonako Diputazioko lehendakari izan zen 1907. urteaz gero, eta lan handia egin zuen kataluniar Mankomunitatea lortzeko; hala, 1914-1917 bitarteko urteetan lehendakari lana egin zuen. La Veu de Catalunya egunkariko zuzendari izan zen. 1902an espetxean hartutako gaitz baten ondorioz hil zen. Harenak dira La Nacionalitat Catalana dotrina politikoa eta Per Catalunya i l’Espanya Gran manifestua.