Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pratt, Hugo

Italiar komikigilea (Rimini, 1927 - 1995). Beste gidoigile eta ilustraziogile zenbaitekin lan egin zuen. 1967. urtean Una Ballata del Mare Salato istorioaren barruan Corto Maltese pertsonaia ospetsua sortu zuen, Conrad-en moduko heroi erromantikoa; harekin nazioartera hedatu zen Pratten ospea. A suivre, Pilote, Pif, Tintin, El globo eta Totem argitalpenetan argitaratu izan ditu istorio gehienak. Bere zenbait obra euskarara itzuli dira (Corto malteseren zenbait pasarte, eta abar.).