Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pratt, Edwin John

Kanadiar poeta (Western Bay, Ternua, 1883 - Toronto, Ontario, 1964). Ministro metodista zen aita bezala, eta Torontoko Unibertsitatean egin zituen filosofia, teologia eta psikologiako ikasketak. Ingeleseko irakaslea izan zen ikastetxe berean 1919. urtetik 1953. urtean erretiratu zen arte. Egilearen lehen poema bildumek bere eskualdeko arrantzaleen eta itsasoaren arteko hartu-emanak deskribatu zituen xehetasun handiz: Rachel (1917) eta Newfoundland verse (1923, Ternuako poemak). The Witches’ Brew (1925, Sorginen edabea) eta Titans (1926, Heroiak) poema bildumetan, aldiz, animalia handiek bizirik irauteko egin behar duten borroka islatu zuen. Harenak dira, halaber, The Titanic (1935), Brébeuf and His Brethren (1940, Brébeuf eta Anaidia), Towards the Last Spike (1952) eta Collected Poems (1956, Poema bilduma) obrak.