Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

praseodimio

iz. Kim. Lur arraroen saileko gai bakuna (Pr; at.- z. 59; at.-m. 140,90). Carl Auer von Weisbach-ek aurkitu zuen 1885ean, neodimioarekin batera. Metal nahiko biguna da eta kristal horixketan agertzen da. 3 eta 4ko balentziak ditu. Ez du isotopo egonkorrik. Bere pisu espezifikoa 6,8 g/cm3 da, 930 °C-tan urtzen da eta 3.200 °C-tan irakiten du. Uretan hidrogenoa askatuz urtzen da. Monazita mineralean aurkitzen da, eta haluro urtuen elektrolisi bidez edo trifluoruroa metal alkalino batekin erreduzituz lortzen da. Berak osatzen dituen konposatuek kolore berdexka dute. Zeramikan esmalteentzat koloregaiak prestatzeko, beiraren ekoizpenean, katalizatzaile gisa, metalurgian, laser eta lanpara fosforeszenteetan eta abar erabiltzen da.