Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Powell, Colin

Estatubatuar jenerala (New York, 1937). Vietnametik itzuli zenean (1968), Gudarosteko ofizial exekutibo eta Estatu Gorenaren buruzagi nagusiaren laguntzaile izendatu zuten. 1971n bigarren lizentzia lortu zuen, Enpresa Zientzietako Eskolan, George Washington Unibertsitatean. Koreara bidali zuten, eta Defentsa idazkariaren bulegoan lan egitera gero. George Bush lehendakariak Estatu Gorenaren hamabigarren lehendakari izendatu zuen. Lehendakariaren, Defentsa idazkari Richard Cheneyren, eta Nazio Segurtasun Kontseiluko kideen laguntzaile nagusi bihurtu zen. 1991n, Persiako golkoko gerran, Iranen aurka, “Basamortuko Ekaitza” izeneko operazio militarraren arduradun nagusia izan zen.