Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Power, Tyrone Edmund

Estatu Batuetako aktorea (Cincinnati, Ohio, 1913 - Madril, 1958). Arrakasta handia izan zuen bere lehen filmarekin eta berehala zinemako izar bihurtu zen. Galai eta heroiaren pertsonaia jokatu zuen, batik bat Henry King zuzendariak egindako abenturazko filmetan, baina pertsonaia nahasi eta gaiztoak ere bikain antzeztu zituen bi film aipagarritan: Edmund Goulding-en Nightmare Alley (1947, Amesgaiztoen kale meharra) eta Billy Wilder-en Witness for the Prosecution (1958). Beste lan aipagarri batzuk: Jesse James (1939), The Black Swan (1942, Beltxarga beltza), Captain from Castille (1947, Gaztelako kapitaina), The Mark of Zorro (1940, Zorroren zeinua), Blood and Sand (1941, Odola eta harea).