Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Powell, Michael

Ingeles antzezlea eta zinemagilea (Bakesbourne, 1905 - 1990). Argazkilari, muntatzaile eta gidoilari lanetan aritu zen zuzendari hasi baino lehen. Film laburrak egin zituen 1931 eta 1938 bitartean, Estatu Batuetatik Europako merkatura zabaltzen ari ziren filmei aurre egiteko asmoz. Bere lehen film luzeak, The Edge of The World (1937, Munduaren Ertza), ametsen munduak eta gerra propagandak markatutako zinemagintzari eman zion bidea. Powellena da beldurrezko filmen aitzindaritzat hartzen den Peeping Tom (1960, Izuaren Argazkilaria) filma ere.