Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Poniatowski, Stanislaw

Poloniar militarra (Debrecen, 1676 - Ryki, 1762). Suediako errege Karlos XII.aren laguntzailea izan zen, eta hark antolatutako espedizioetan parte hartu zuen. 1711n Sultanak Petri Handiarekin bakea izenpetu zuenean Poloniara itzuli zen Poniatowski eta Augusto II.aren, Estanislao I.a Leszczynski-ren eta Augusto III.aren zerbitzupean lan egin zuen hurrenez hurren. Czartoruaska printzesarekin ezkondu zen eta hamar seme-alaba izan zituen, haien artean Poloniako errege izan zen Estanislao II.a.