Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Poniatowski, Józef Antoni

Poloniar jenerala (Viena, 1763 - Leipzig, 1813). Austriako gudarosteko kide zen (1778). Josef II.aren laguntzaile zela, bere herrira itzuli behar izan zuen (1789). Hegoaldeko gudarosteko jeneral izendatu zuten eta errusiarrak egotzi zituen Zielence-raino baina, erregeak hala aginduta, armak utzi eta erbestera jo behar izan zuen (1792). Varsovia defenditu zuen prusiarren aurka, baina hiriak etsi zuenean atzerrira jo behar izan zuen bigarrenez (1794). Prusia gainbehera etorri zenean Varsoviako Dukerri Handiko Gerra ministro izendatu zuen Napoleonek. Bertako gudarostea berriro antolatu ondoren Austriari gerra egin zion (1809). Raszyn hiria babestu ondoren Galitzia matxina zedin lortu zuen (1809). Armadako jeneral nagusia zela Errusiako kanpainetan parte hartu zuen eta Smoliensk-en eta Moskun borrokatu zen. Napoleonen jarraitzaile izan zen azkena arte, eta Poloniako gudarostea berriro antolatu zuen. Leipzig-eko erreinuko mariskal izendatu zuen 1813an Napoleonek. Elster ibaian hil zen itota.