Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pondal, Eduardo

Galiziar idazlea (Puente-Ceso, Coruña, 1835 - Coruña, 1917). Galegoz eta gaztelaniaz idatzi zuen. Bi poema liburu eman zituen argitara: Rumores de los pinos (1877, Pinuen zurrumurruak) eta Queixumes dos pinos (1886, Pinuen negarrak). Ezin izan zuen bukatu ordea Galiziako poema epiko handia behar zuena: Os eoas (Eguzkiaren semak). 1961. urtean kaleratu ziren aldez aurretik argitara eman ez ziren egilearen hainbat poema: Versos iñorados ou esquecidos de Eduardo Pondal (Eduardo Pondalen bertso ezezagunak edo ahaztuak).